Gaur gauean, ETB3an izango da 2009-05-14

Bertso Ziri Marra botako du Hitzetik Hortzerak

Santutxuko bertso saioa ere emitituko dute. Mikel Aizpuruak Okelar bertsolariari egingo dio elkarrizketa. Hitzetik Hortzeraren txapelketan Donibane Garaziko Bertso Eskolako kideak agertuko dira.
 Gaur iluntzeko 21:30etan izango da Hitzetik Hortzera, ETB3n. Gainera, larunbat iluntzeko 21etan ere emango dute, igandeko saioaren ordez.

 Aste honetan bi bertso saio emango ditu programak. Alde batetik, joan zen ostiralean Bilboko Indautxu auzoan izan zen Bertso Ziri Marra ikuskizuna emitituko dute. Bertsoa eta marrazkia uztartu ziren bertan, Argiaren 90. urteurrena zela eta. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Miren Amuriza
 Unai Iturriaga
 Igor Elortza
 Fredi Paia

 Marrazkilari lanetan, berriz, Asisko Urmeneta eta Adur Larrea aritu ziren.

 Bestalde, larunbatean Santutxun izandako saioa ere emitituko dute. Bilboko udaberriko saioetan lehenengoa izan zen, eta 200 entzuletik gora elkartu ziren. Honako hauek aritu ziren bertsotan:

 Andoni Egaña
 Sebastian Lizaso
 Sustrai Colina
 Beñat Gaztelumendi

 Urtzi Urrutikoetxea izan zen gai-jartzailea.

 Honez gain, Mikel Aizpuruak Okelar bertsolariari egindako elkarrizketa ere emango du programak. Gainera, azken 20 urteotako errepasoari eskainitako tartean Okelar bera agertuko da bertsotan.

 Azkenik, Hitzetik Hortzeraren txapelketan, Donibane Garaziko bertso eskolako kideak agertuko dira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu