Gaur izango da sari-banaketa 2009-05-15

Iñigo Legorburuk irabazi du Altzako bertsopaper lehiaketa

Altzako onenaren saria Santi Zapirain eta Xabier Mujikak jaso dute. Nido tabernan banatuko dira sariak, Hudaltzainak ikuskizuna hasi aurretik.
 Gaur gauean banatuko dira Altzako I bertsopaper lehiaketako sariak. Iñigo Legorburu izan da lehiaketako irabazlea, "Marko inkonparable horri" izeneko sailarekin. Altzako onenaren saria, berriz, bi pertsonaren artean banatu dute: Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares. Honako hauek izan dira epaimahaikideak: Juan Mari Irigoien, Unai Elizasu eta Luis Mari Ralla. Aurkeztutako lanen maila ona nabarmendu dute.

 Sari-banaketa gaur gauean izango da, Altzako Nido tabernan, 22etan. Ondoren, Hudaltzainak ikuskizuna hasiko da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu