Gaur, 14etan, Euskadi Irratian 2009-05-16

Abadiño eta Andoaingo saioak eskainiko ditu Hitza jolasek

Horrez gain, Bernardo Azpillagaren bederatzikoa eta Jon Artanori egindako elkarrizketa emango du programak.
 Gaur, eguerdiko 14etan izango da Hitza Jolas programa, Euskadi Irratian, astero bezala. Gaurko honetan bi saio emango ditu programak: Andoaingoa eta Abadiñokoa. Bestalde, bederatzikoan, Bernardo Azpillagak Lizarretak jarritako puntuari erantzungo dio. Azkenik, Jon Artano elkarrizketatuko du progtamak. Hitzetik Hortzerako zuzendaria da Artano, eta programaren festari buruz hitz egingo du. Gainera, Uztapideri buruz atera berri duten liburuari buruzko informazioa ere emango du Hitza Jolasek.

 Bihar ere izango da programa. Biharkoan Zegama, Gabiria, Zumaia eta Andoaingo bertsoaldiak izango dira entzungai. Bederatzikoan, Andoni Larrañagak erantzungo dio Bernardo Azpillagak jarritako puntuari. Bertso zaharren atalean Mattin eta Lasartek duela berrogei urte kantatuak emango dituzte. Azkenik, Aitor Sarriegik Argian argitaratutako sorta bat kantatuko dute. "Bertso berriak, Lakuako nomadari jarriak" da sortaren izenburua. Bihar ere 15etan izango da programa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu