Eguerdiko 14etan 2009-05-17

Zegama, Gabiria, Zumaia eta Andoaingo bertsoak gaur Hitza Jolasen

Bederatzikoan, Andoni Larrañagak erantzungo dio puntuari. Bertso zaharren atalean, Mattin eta Lasarteren saio bat emango dute.
 Hitza Jolas irratsaioa izango da gaur, eguerdiko 14etatik 15etara, Euskari Irratian. Gaurkoan Zegama, Gabiria, Zumaia eta Andoaingo bertsoaldiak eskainiko ditu programak. Bederatzikoan, Andoni Larrañagak erantzungo dio Bernardo Azpillagak jarritako puntuari. Bertso zaharren atalean Mattin eta Lasartek duela berrogei urte kantatuak emango dituzte. Azkenik, Aitor Sarriegik Argian argitaratutako sorta bat kantatuko dute. "Bertso berriak, Lakuako nomadari jarriak" da sortaren izenburua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza