Larunbatean izan ziren lehen saioak 2009-05-18

Hasi da Arabako Eskolarteko Txapelketa

Lautadako saioan Jon Unai Axpe izan zen txapeldun bat-batean, Bingen Sainzen aurretik. Idatzizkoan 40 haur inguru elkartu ziren.
 Joan zen larunbatean hasi zen Arabako Eskolarteko Txapelketa. Aurtengo honetan, 35 haur eta gaztetxo ariko dira bat-batean. Idatziz, berriz, 1300 lan inguru biltzea espero dute antolatzaileek.

 Larunbatean Agurainen izan zen Lautadako finalerdia, 14 urtez azpikoetan. Idatzizkoan 40 haur inguru elkartu ziren. Bat-bateko saioan, berriz, honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Jon Unai Axpe
 Bingen Sainz
 Jone Otxoa
 Maialen Mateo
 Gorka Etxarri

 Azkenean, Jon Unai Axpe izan zen txapeldun, Bingen Sainzen aurretik. Bi hauek finalean izango dira. Idatzikoetatik, berriz, 18 bertsolari aukeratuko dira larunbateko saiotik.

 Oraindik beste 3 kanporaketa falta dira 14 urte artekoetan:

 MAIATZAREN 22a, OSTIRALA: Aramaioko Kulur Etxean Gorbeialdeko kanporaketa jokatuko da 17:30etan
 MAIATZAREN 23an, LARUNBATA:
  Amurrioko Katekesi aretoan Aiarako kanporaketa izango da 10etan
  Gasteizko Amaia Zentroan Gasteizko kanporaketa izango da, 10etan

 14 eta 18 urte artekoetan, berriz, Maiatzaren 29an izango da kanporaketa. Egun horretan Arabako bertsolari gazteen topaketa izango da Ubidean.

 Finala, berriz, EKAINAREN 6an izango da, Armentia ikastolan, 9etatik aurrera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu