Durangoko Plateruenan 2009-05-19

Bertso jarriei buruzko saio bat gidatuko du gaur Igor Elortzak

DF BertsoZALE Eskolaren barruan izango da gaurko saioa. Teoriaren ondoren, taldean bertso edo kopla sorta bat egingo dute. 19:30etatik 21etara bitartean luzatuko da gaurko saioa. Gaurkoaren ondoren, beste hiru saio izango dira eskola amaitu artean.
 DF BertsoZALE Eskolaren hirugarren saioa izango da gaur arratsean. Igor Elortzak Bertso Jarriei buruzko azalpen bat egingo du 19:30etan hasita. Ondoren, bertaratzen den taldeak bertso edo kopla sorta bat osatuko du, 21ak artean. Durangoko Plateruenan izango da gaurko saioa ere.

 Behin gaurko saioa amaituta, honako hiru ekitaldi hauek egingo dira DF BertsoZALE Eskolaren barruan:

 MAIATZAREN 26a, 19:30etatik 21etara
 Saio-moten eta gai-jartzailetzaren berri
  Josu Goikoetxeak gidatuta

 EKAINAREN 2a, 19:30etatik 21etara
 Berbaldia Maialen Lujanbiorekin

 Azkenik, EKAINAREN 4an, bertso saioa izango da, 20etan. Honako bertsolari hauek arituko dira bertan:

 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Miren Amuriza
 Gorka Lazkano
 Eñaut Uruburu "Lepotxo"

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu