San Isidro eguneko saio bat emango dute 2009-05-20

Orio eta San Pedroko arraunlariak bertsotan ariko dira Hitzetik Hortzeran

Zuri-beltzekoan Egileor eta Joxe Lizasoren saio bat eskainiko du programak. Gainera, Galtzagorriei to, Iñaxito! ikuskizunaren zati bat ere erakutsiko dute.
 Astean bitan emititzen da Hitzetik Hortzera: ostegunetan, iluntzeko 21:30etan ETB3n eta igandeetan, eguerdiko 14:45etan ETB1en. Aste honetan San Isidro egunean Zizurkilen izan zen saioa eskainiko dute. Josu Oiartzabal eta Bixente Gorostidi aritu ziren kantuan, bazkalaurretik eta ondoren.

 Horrez gain, Galtzagorriei to, Iñaxito ikuskizuna izan zen Urretxun. Emanaldiaren unerik onenak eskainiko ditu programak aste honetan.

 Bestalde, arraun denboraldia hastera doala eta, San Pedro eta Orioko arraunlariak ere bertsotan ariko dira.

 Zuri Beltzekoan Egileor eta Joxe Lizasoren saio bat izango da ikusgai.

 Gainera, Uztapideren jaiotzaren mendeurrena dela eta ospatzen ari diren ekitaldien berri emango du Hitzetik Hortzerak. Azkenik, Hitzetik Hortzeraren lehenengo Txapelketaren une gogoangarriak ikusgai izango dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu