20etan Bilboko Kafe Antzokian 2009-05-22

Hitzetik Hortzeraren festa egingo da gaur

Programaren aurkezle izandakoek gidatuko dute gaurko saioa. 30 bat bertsolari ariko dira kantuan.
 Hitzetik Hortzera programak 20 urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko, festa bat egingo da gaur iluntzeko 20etan Bilboko Kafe Antzokian. Guztira 30 bat bertsolari ariko dira kantuan: orain dela 20 urte plazan zebiltzanak batzuk eta programa baino gazteagoak direnak besteak. Hitzetik Hortzeraren aurkezle lanetan ibilitakoek gidatuko dute saioa. Gaien aldetik, denetarik egongo da: iraganari begira jarriak izango dira batzuk, gaurkotasunezkoak besteak eta etorkizunari buruz ere ariko dira kantuan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza