Xabier Amurizak Xalbadorren bat-bateko bertsorik onenak kantatuko ditu.
Xalbador, bat-bateko mirakulua emanaldia izango da gaur Lizarran. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa. Bertan, Xabier Amurizak Xalbadorren bat-bateko bertsorik onenak kantatuko ditu ordubetez. Guztira 80 bat bertso kantatuko ditu Amurizak.