Euskadi Irratian 14etan 2009-05-23

Azkoitia, Andoain eta Bilboko saioak izango dira gaur Hitza Jolasen

Bederatzikoan Andoni Larrañagak osatuko du bertsoa; Galdeko Mariak lehen jaunartzeari jarritako bertso berriak emitituko dituzte, eta baita perla zaharren bat ere.
 Astero bezala, Hitza Jolas programa izango da gaur eta bihar Euskadi Irratian. Gaurko honetan Azkoitia, Andoain eta Bilboko saioetan kantatutako bat-bateko bertsoak emitituko dituzte. Bederatzikoan, berriz, Andoni Larrañagak erantzungo dio puntuari. Galdeko Mariak lehen jaunartzeari jarritako bertso berriak ere entzungai izango dira, eta baita berrogei urte baino gehiagoko perlaren bat ere.

 Bihar, berriz, Bilboko jaialdiko bertso gehiago emango dituzte. Bederatzikoan, Olasok erantzungo dio Larrañagaren puntuari. Nikolas Segurolak epaile zeneko anekdota bat kontatuko du. Azkenik, Alaitz Sarasolak "biko krisiari" jarritako bertsoak ere emitituko ditu programak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu