14 urtera artekoen bat-batekoa 2009-05-26

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur

Bermeoko Eleizadi ikastolan izango da kanporaketa, arratsaldeko 15etatik aurrera.
 Gaur jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan bat-bateko lehenengo kanporaketa. 14 urtera arteko bertsolariak ariko dira kantuan Bermeoko Eleizalde ikastolan, arratsaldeko 15etatik aurrera.

 Bihar, berriz, Markinako Kultura aretoan 15-16 urte artekoak ariko dira, 15etatik aurrera.

 Azkenik, ostegunean jokatuko da 17 eta 18 urte artekoen bat-bateko kanporaketa, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, arratsaldeko 15etan.

 Bat-bateko finala EKAINAREN 5ean jokatuko da, Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan, goizeko 11tan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza