Saio-motez eta gai-jartzailetzaz ariko dira 2009-05-26

Josu Goikoetxeak gidatuko du DF BertsoZALE Eskolako gaurko saioa

Arratsaldeko 19:30etatik 21etara bitartean izango da saioa, Durangoko Plateruenan.
 4. asteartez jarraian, DF BertsoZALE Eskola izango da gaur Durangoko Plateruenan. Josu Goikoetxeak gidatuko du gaurko saioa. Saio motez eta gai-jartzailetzaz ariko dira. Bertan, bertso ekitaldi ezberdinen ezaugarriak ezagutu eta gaiak prestatu eta aurkeztearen gaineko berri jasoko dute ikasleek. Azkenik, lau bertsolariko saio bat prestatuko dute. 19:30etatik 21etara bitartean ariko dira.

 Behin gaurko eskola amaituta, beste bi ekitaldi izango dira.

 EKAINAREN 2an Berbaldia izango da Maialen Lujanbiorekin, 19:30etatik 21etara.

 EKAINAREN 4an, berriz, bertso saioa izango da 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Miren Amuriza
 Gorka Lazkano
 Eñaut Uruburu "Lepotxo"

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu