Markinako Kultura aretoan 2009-05-27

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako kanporaketa jokatuko da gaur

15 eta 16 urte arteko bertsolari gazteak ariko dira lehian gaur, 15etatik aurrera. Bihar jokatuko da 17 eta 18 urte artekoen kanporaketa.
 Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, bat-bateko bigarren kanporaketa jokatuko da gaur. 15 eta 16 urte arteko gazteak ariko dira lehian. Markinako Kultura aretoan izango da gaurko kanporaketa, arratsaldeko 15etatik aurrera.

 Atzo jokatu zen 14 urte artekoen kanporaketa, Bermeoko Eleizalde ikastolan. Azkeneko kanporaketa bihar izango da, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan, arratsaldeko 15etatik aurrera. Bertan, 17 eta 18 urte arteko bertsolariek kantatuko dute.

 Bat-bateko finala EKAINAREN 5ean jokatuko da, Bilboko Indautxuko El Carmen aretoan, goizeko 11tan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu