Dagoeneko martxan dira gehienak 2016-09-22

Emanaldi berriak Lankuren eskaintzan

Emanaldi berriak Lankuren eskaintzan
'Bertso marraztuak','Testurak',' Oholtza performancea', 'Espuela nahi?', 'Petrusko etzi ez etsi' dira horietako batzuk, bertsoa osagai dutenak. Badira literaturarekin lotuagoak ere, Xabier Amurizaren 'Zein ongi bizi zen Ulises' eta 'Kutxaka' ipuinak eta marrazkiak.
Lankuk emanaldi eskaintza berria jarri du martxan. Horietako batzuk jada aurkeztuta daude eta besteak bidean dira. Bertso marraztuak, Testurak, bertso saio literarioak, Oholtza performancea, Espuela nahi?, Petrusko etzi ez etsi dira horietako batzuk, bertsoa osagai dutenak. Badira literaturarekin lotuagoak ere, Xabier Amurizaren Zein ongi bizi zen Ulises eta Kutxaka ipuinak eta marrazkiak.

Bertso marraztuak Unai Gaztelumendi eta bi bertsolarik gauzatuko dute, marrazkia eta bertsoa uztartuta. Testurak, Emakume etxeetan egingo diren saioak dira, emakumezko idazleen testuetatik abiatuta. Oholtza performancea Beñat Krolem eta Jon Martinen lanketa da, oholtza bera gai bihurtzen duena. Espuela nahi? Bertso antzerkia da Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoak bi antzezlerekin batean garatzen dutena, eta barra ertzeko gogoetak ditu hizpide, umorez. Petrusko etzi ez etsi etorkinen integrazioari buruzko bertso antzerkia da. Jon Maiak landutako gidoia da. Eneko Arrate eta Itxaso Paiak egiten dute.

Kultur programazioan sartu eta umeentzako eskaintza indartu
Bertso eskaintza aberastuta Lankuk helburu bikoitza du. Marta Agirrezabala koordinatzailearen hitzetan, ahaleginetako bat da bertsoa kultur programazioan txertatzea. Jaietako ekitaldiez gain, bertso ekitaldiak Euskara sailetatik bideratzen dira batez ere, ez Kultura departamenduetatik, eta Arrizabalagaren ustez bertsoak ere hor egon behar du. Horretaz gain, eskaintza berri honen bidez haurren eremuan lanketa egitea izan da Lankuren saiakera.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra