Momentuari helduz 2016-10-27

Bertsoa eta musika inprobisazioak uztartuta

Joan zen asteartean Iruñeko Bertsoaroan aritu ziren Oskar Estanga eta Alazne Untxalo bertsolariak Satxa Soriazu, Aritz Luruziaga eta Alberto Arteta musikarien laguntzaz "Momentuari helduz" emanaldi bereziaren estreinaldian. Saioaren xehetasunak azaldu zizkiguten.
 Denbora da Oskar Estanga bertsolaria musikari lotutako emanaldietan batera eta bestera dabilela. Behin, Garesen saio musikatu bat egitera joan eta Alazne Untxalo bertsolariarekin eta Alberto Arteta musikariarekin elkartu zen. Entseguetan frogak egiten hasi, gustatu eta lan horretan sakontzea pentsatu zuten. Hortik sortu da "Momentuari helduz" emanaldi berezia.

 "Bertsolariak musikari eta musikariak bertsolari"

 Alazne Untxalok azaldu duenez, lehendik ere badu esperientzia musikaren laguntzaz kantatzeko, musika-talde batean aritua baita. Oskar Estangaren iritziz, emanaldi berriari esker pausu bat eman dute aurrera, musikariek eta bertsolariek elkarrekin inprobisatuko baitute. "Musikariak bertsolari eta bertsolariak musikari" ariko dira, beraz.

 Iruñeko Bertsoaroan

 Joan zen asteartean Iruñeko Bertsoaroaren baitan izan zuten estreinaldia, Kondestablearen jauregiko Civivox hitzaldi areto dotorean. Jende asko bertaratu zen saioa jarraitzera, eta entzuleek berotasunez hartu zuten proposamena. Emanaldiko unerik onenak ikusgai daude Bertsoan, eta baita protagonisten hitzak ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza