Donostiako Manteo kiroldegian, arratsaldeko 16etan 2009-05-29

Gipuzkoako Eskolarteko finala jokatuko da gaur

Txikien mailan Goierri, Asteasu-Alegia, Zumarraga-Urretxu eta Hernani ariko dira. Handien mailan, berriz, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Mikel Olaizola, Amaia Iturriotz, Imanol Irazustabarrena, Ainhoa Mujika, Manex Mantxola eta Asier Azpiroz.
 Gaur arratsaldean jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Donostiako Manteo Kiroldegian izango da saioa, arratsaldeko 16etatik aurrera.

 Txikien mailan, honako talde hauek ariko dira:

 Goierriko Taldea: Gema Urteaga, Aratz Igarzabal eta Paul Iruretagoiena
 Asteasu-Alegiako taldea: Haritz Mujika, Alex Goikoetxea eta Aratz Irazustabarrena
 Zumarraga-Urretxuko taldea: Leire Akizu, Beñat Torres eta Mikel Iturriotz
 Hernaniko taldea: Eñaut Martikorena, Elixabet Pagola, Haritz Otxotorena eta Aingeru Otxotorena

 Handien mailan, (15 eta 18 urte artekoak) honako hauek ariko dira kantuan:

 Oihana Iguaran
 Ane Labaka
 Mikel Olaizola
 Amaia Iturriotz
 Imanol Irazustabarrena
 Ainhoa Mujika
 Manex Mantxola
 Asier Azpiroz

 Andoni Egañak aurkeztuko du saioa. Epaile lanetan, berriz, Aitzol Astigarraga, Karmele Mitxelena eta Zigor Leunda ariko dira. Bat-bateko saioaren ondoren idatzizko sariak banatuko dira.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu