Jon Enbeitari elkarrizketa egin diote Berrian 2009-06-03

"Jada ez daukat sufritzen ibiltzeko adinik"

Disko bat ateratzekotan da Jon Enbeita: Hainbeste, hain gitxi. Diskoaz, kantagintzaz eta bertsolaritzaz hausnartzen du elkarrizketan.
 Jon Enbeitak diskoa kaleratuko du datorren astean: "Hainbeste, hain gitxi". Hori dela eta, Beñat Zamalloak elkarrizketa egin dio gaurko Berrian. Bertan diskoaz, kantagintzaz eta bertsolaritzaz hausnartzen du Jon Enbeitak. Berak dioenez diskoa grabatu egin nahi zuen hasieratik. "Duela urte batzuk ez nuen pauso hau emango. Plazaz plaza zabiltzan artean ibiltzen zara akatsen beldurrarekin, gauzak perfektu egin nahi izaten dituzu (...). Orain irteten naiz gozatzera. Dagoeneko ez daukat adinik sufritzen ibiltzeko, gustatzen zaidana egiten dut, nire mezua eman eta gozatu".

 Gaur egun hutsune bat ikusten du kantagintzan, ez baitu bakarlaririk ikusten. "Sarritan, lauzpabost musikarirekin aritzerakoan ez zaio hainbeste inportantzia ematen hitzari. Bakarlariaren indarra hitzetan egoten da, normalean, eta hitz horiek musikarekin laguntzen ditu."

 "Zenbakitan"

 Bestalde, Xabi Payak iritzi artikulua atera du gaurko Berrian. Bertsogintzaren balio ekonomikoari buruz hitz egiten du bertan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu