Bertso saioa izango da 2009-06-04

Gaur bukatuko da DF BertsoZALE Eskola

Miren Amuriza, Eneko Abasolo "Abarkas, Eñaut Uruburu "Lepotxo" eta Gorka Lazkanok kantatuko dute.
 Gaur bukatuko da DF BertsoZALE Eskola. Ia hilabetez aritu dira bertsolaritzaren nondik norakoak lantzen, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Asteartero izan dira hitzaldiak. Joan zen maiatzean Igor Elortzak iritzi artikulu bat plazaratu zuen Berrian. Bertan azaltzen zuen bertsolaritzan bazela hutsune bat: "gutxi ahalegintzen gara zale arruntarentzako proposamenik lantzen, ohiko saioetako entzule izatera gonbidatzea ez bada. Salbuespenak salbuespen, gaztetxoei begirakoak dira gaur egungo bertso eskolak (hastapenetakoak ez bezala), eta bertsotan ikasteko eta aritzeko aukera izan ohi da euren eskaintza nagusia. Beste diziplina batzuetan ugari samarrak izan arren (irakurleen txokoak literaturan, berbarako), gure kasuan urriak dira zalearentzako pentsaturiko eskaintzak; bertsotan aritzeko intentziorik barik bertsoez gehiago jakiteko eta gozatzeko gogoa dutenentzako eskaintzak, diot. "

 Behar horri erantzuteko asmoz sortu zen DF BertsoZALE Eskola. Durangaldeko bertsozaleei zuzendutako ekimena izan da. Gaur bukatuko da ikastaroa, eta horretarako bertso saio bat izango da, Plateruenan bertan, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute:

 Eneko Abasolo "Abarkas"
 Miren Amuriza
 Gorka Lazkano
 Eñaut Uruburu "Lepotxo"

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu