Astekariaren 90. urteurrena dela eta 2009-06-06

Argiaren omenezko saio berezia izango da gaur

Donostiako Victoria Eugenian izango da saioa. Xabi Paya, Iñaki Murua, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan. Eñaut Agirrek, berriz, Argia astekarian argitaratutako bertso jarrien aukeraketa bat kantatuko du, musikaren laguntzaz. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa. Sarrerak agortuta daude.
 Aurten 90 urte betetzen ditu Argia aldizkariak. Urteurrena ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte. Horien artean dago gaur gauean Donostian egingo den bertso saio berezia. Victoria Eugenia antzokian izango da saioa, iluntzeko 20etan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertsotan:

 Amets Arzallus
 Sustrai Colina
 Andoni Egaña
 Uxue Alberdi
 Xabi Paya
 Iñaki Murua

 Bertsolari hauek Argia astekarian lanean aritu izan dira, bai kazetari bezala eta baita iritzi-emaile bezala ere. Hortik saioaren izenburua: "Etxeko Ahotsak".

 Gainera, Eñaut Agirre ere ariko da kantuan Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Hernaniarrak Argian argitaratutako bertso jarrien hautaketa bat kantatuko du.

 Erreserbatutako sarrerak goizeko 11:30etatik aurrera jaso ahal izango dira, Victoria Eugeniako lehiatiletan. Erreserbarik egin ez duenak jada ez dauka sarrerarik, agortu egin baitira.

 Bertsoa.com-ek zuzenean emango du gaurko saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu