Urdazubin, Oñatin eta Gernika-Lumon 2009-06-06

Hiru bertso-afari izango dira gaur

Urdazubin Julio Soto eta Julen Zelaietak kantatuko dute; Oñatin Jokin Sorozabal eta Anjel Mari Peñagarikanok eta Gernika-Lumon Ander Aranak eta Xabier Enbeitak.
 Hiru bertso-afari izango dira gaur Euskal Herrian.

 Alde batetik, Urdazubiko soziedadean, gaueko 22etan, Julio Soto eta Julen Zelaieta ariko dira bertsotan.

 Bestetik, Oñatiko Araotz auzoko Saloia elkartean Jokin Sorozabal eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute. Gaueko 21etan hasiko da saioa.

 Azkenik, gaueko 21:30etan Ander Aranak eta Xabier Enbeitak kantatuko dute Gernika Lumoko Harizpe elkartean.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza