Altxa Kopla Hori! 2017-05-02

Kopla doinuak hartuko du Araba udaberrian

Kopla doinuak hartuko du Araba udaberrian
Ostiralean hasi eta ekainaren 23a arte hainbat saio antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak "Altxa Kopla Hori!" egitasmoaren baitan. Kopla-doinuetan kantatuko dute bertsolariek, lagunartean, kalean eta musikaz lagunduta. Lehen saioa ostiralean izango da Araiako plazan iluntzeko 20:30ean.
Zortzi saio egingo dira guztira Arabako Bertsozale Elkarteak antolatutako "Altxa Kopla  Hori!" egitasmoaren baitan. Saioak herri ezberdinetan egingo dira, eta hogeitazortzi bertsolarik, sei gai-jartzailek eta tokian tokiko musikariek parte hartuko dute.

Kopla-doinua izango dute bertsotarako neurria eta kalean izango dira saioak, musikaz lagunduta.

Ostiralean hasi eta ekainaren 23a arte
Araiako plazan izango da lehen saioa, ostiralean iluntzeko 20:30ean. Han arituko dira kantuan Manex Agirre, Orlando Arreitunandia, Izar Mendiguren eta Markel Yoyer, eta Aintzane Irazusta-k egingo ditu gai-jartzaile lanak.

Ostiralero iluntzeko 20:30ean izango dira saioak ekainaren 23a arte. Herri hauetako plazak hartuko ditu egitasmoak: Butoriano, Kanpezu, Artziniega, Oion, Bastida, Agurain eta Amurrio.

Agenda osoa ikusgai duzue hemen.

Albiste gehiago

Eneritz Artetxe Eizagirre - Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kidea 2025-09-18

«Erniarraitz bailarako bertsolaritzaren motorra izan da 25 urteotan»

Jexux Mari irazu

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera