Udako Euskal Unibertsitatearen barruan 2009-06-08

Aurten ere Bertsolantegia antolatu du Bertsozale Elkarteak

Uztailaren 1etik 3ra bitartean izango da, Villabonan. Hiru gai landuko dituzte: bertsoa eta musika, kazetaritza eta bertsolaritza eta nortasuna bertsotan.
 Hirugarren aldiz antolatu da aurten Bertsolantegia. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Udako Euskal Unibertsitateak egindako elkarlanaren emaitza da. Lehenengo aldiz Villabonan egingo da aurten, Mintzola etxean. Belaunaldien arteko harremanak eta gogoetak bultzatzea da ikastaro honen helburua. Uztailaren 1etik 3ra bitartean egongo da ikastaroa martxan. Honako hau da egitaraua:

 UZTAILAREN 1a, ASTEAZKENA
 Bertso, Rap & Rock-and-roll
  Bertsolaritzaren eta musika estilo hauen arteko harremanak zertan diren aztertuko da. Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua izango da, arratsaldean rap tailerra eta ilunabarrean bertso-saioa.

 UZTAILAREN 2a, OSTEGUNA
 Kazetaritza eta bertsolaritza: hitzez hitz
  Kazetaritzan aritzen diren bertsolari asko daude gaur egun. Bi alorrak nola uztar daitezkeen kontatuko dute. Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua izango da, arratsaldean kazetaritza tailerra eta ilunabarrean bertso-saioa.

 UZTAILAREN 3a, OSTIRALA
 Nortasuna bertsotan eta bertsolariengan
  Goizean hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira eta eguerdian, berriz, bertso-bazkaria.

 Matrikulatzeko azken eguna ekainaren 19a izango da. Izena eman nahi izanez gero egin klik hemen. Prezio arrunta 117 eurokoa da. Ikasleentzat merkeagoa da prezioa: 99 euro. UEUko kidea edota Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Bazkideek, berriz, 59 euroren truke eman dezakete izena.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»