14 urtera arteko kategorian 2009-06-08

Idoia Saez izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna

Mikel Lasarte izan da bgiarren. Larunbatean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatu zen Larraintzarren, eta bertan jokatu zen finala. 80 bat lagun bertaratu ziren.
 Larunbatean Bertso Eskolen Eguna ospatu zen Larraintzarren. Bertan, bertso eskoletan dabiltzan 80 bat lagun elkartu ziren ikasturteari amaiera emateko. Goizean Nafarroako Eskolarteko finala jokatu zen 14 urtera artekoen kategorian. Guztira 20 bertsolari gazte aritu ziren finalean. Idoia Saez izan zen txapeldun eta Mikel Lasarte gelditu zen bigarren. Euskal Herriko Eskolarteko finalean ariko dira biak.
 Behin finala bukatuta, bazkaria eta jolasak izan zituzten bertaratu zirenek. Azkenki, Oskar Estangak kantaldi berezia eskaini zuen.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu