14 urtera artekoen mailan 2009-06-08

Donibane Lohizuneko taldeak irabazi zuen Iparraldeko Bersulari gazteen txapelketa

Beraiekin batera kantuan aritu ziren Garazi A, Xalbador A eta Xalbador C taldeak. 500 entzuletik gora elkartu ziren finalean.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Iparraldeko bertsolari gazteen finala 14 urtera artekoen mailan. Hazparneko Mendeala salan ospatu zen Bertsolari Ttiki egunean izan zen saioa. 500 haurretik gora elkartu ziren bertan. Honako talde hauek aritu ziren kantuan:

 Garazi A
 Xalbador A
 Xalbador C
 Donibane Lohizune

 Azkenean Donibane Lohizuneko taldea gelditu zen txapeldun. Dena den, txapelaz gain, beste sari batzuk ere banatu ziren. Talderik irringarrienaren saria Xalbador A-k irabazi zuen; talderik ausartena Xalbador C izan zen eta euskara plantakoena baliatu zuena, berriz, Garaziko taldea. Honez gain, Euskal Herriko Eskolarteko txapelketarako iparraldeko ordezkariak ere aukeratu zituzten. Honako hauek izango dira:

 Zuberoatik:
  Johaine Sarraillet
  Ibai Thornary

 Lapurditik:
  Ortzi Murua
  Maddi Sarasua

 Behe Nafarroatik:
  Eñaut Zaldunbide
  Allande Etxeberri

 Bertso-paperetako sariak ere banatu ziren. Guztira 500 parte hartzaile baino gehiago izan ziren.

 Bazkalostean "Galtzagorriei to, Iñaxito!" ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»