"Berriak jaio ginen" 2017-06-08

Belaunaldi baten argazki pertsonala

Belaunaldi baten argazki pertsonala
Jon Maiak liburua argitaratu du Lankuren eskutik. 80ko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzara erreferentzia berriak eraman zituen belaunaldi baten kronika pertsonala da. Liburua bestelako edukiz ere ondo hornitua dator: Igor Elortzak idatzi du hitzaurrea, Unai Iturriagak marrazkien bidez umorezko begirada bat erantsi dio testuari eta argazki ugari ere badakartza argitalpenak.
 Euskal Herrian bereziak izan ziren 80ko eta 90eko hamarkadak. Rocka pil-pilean zebilen, baina oraindik ere aurreko ohitura eta tradizioei lotutako eremuek bizirik zirauten. Musika, kultura eta bizitza ulertzeko modu berri horiek bidea ireki zuten gero eta hiritarragoa zen gizarte batean. Eta baita bertsolaritzan ere. Bertso-eskoletatik ateratako lehenengo gazteek plazarako jauzia eman zuten, eta aurreko belaunaldietako bertsolariekin batera aritu ziren oholtzan kantuan.

 Argazki pertsonal bat

 Garai horren "argazki pertsonal bat" osatu du Jon Maiak "Berriak jaio ginen" liburuan. Plazarekin eta belaunaldi zaharragoetako bertsolariekin izandako lehenengo harremanez aritzeaz gain bertsoak erdal eremuetan izandako sarreraz eta beste kultur adierazpen batzuekin izandako harreman artistikoez ere idatzi du, eta gaur egungo bertsolaritza ulertzeko gakoak ematen ditu liburuan.

 Lanku Bertso Zerbitzuak-en eskutik argitaratu da liburua, eta Jon Maiaren testua Igor Elortzaren hitzaurrearekin, Unai Iturriagaren marrazkiekin eta garaiko argazki-sorta aberats batekin horniturik dator. Gaur egin da aurkezpen prentsaurrekoa Donostiako Rekalde tabernan, eta bertan izan dira Jon Maia bera, Andoni Egaña editorea, marrazkiak egiten aritu den Unai Iturriaga eta Lankuren ordezkari gisa joandako Marta Agirrezabala.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu