Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi historikoak 2017-06-30

Jon Enbeita eta Andoni Egaña fedea kolokan dutela

1993ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean haurra galdu duten senar-emazte fededunen larrutik aritu ziren Jon Enbeita eta Andoni Egaña.

 Udazkenean hasiko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bien bitartean, motorrak berotze aldera, 1986tik hona jokatutako finaletako bertsoaldirik onenak ari gara errekuperatzen Bertsoa.eus-en.

 Jon Enbeita eta Andoni Egaña 1993an

 1993ko finalean gai dramatikoa egokitu zitzaien Jon Enbeitari eta Andoni Egañari seiko motzean aritzeko. Senar-emazte fededunak ziren biak, haurra galdu berri zutenak. Biek asmatu zuten pertsonaien rolera, tonura eta erregistrora inguratzen, eta bertsoaldi gogoangarria osatu zuten.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza