Bertsokabi Eugenio-Arraiza Sariketa 2017 2017-10-11

Pasaden astean, urriaren 5ean, abiatu zen Nafarroan Bertsokabi-Eugenio Arraiza sariketa. Bertsolari gazteei trebatzeko aukera ematea du helburu sariketak eta bertsolariek binaka kantatzen dutela da berezitasun nagusia. 16-30 urte bitarteko 18 bertsolarik hartuko dute parte. Saioak epaitzeko ardura, publikoak hartuko du, ikusleen artean banatuko diren epaitze orrien bitartez. Kanporaketa bakoitzean irabaztea lortzen duen bikotea pasako da finalera.
Gaurko kanporaketa:
2. kanporaketa. Urriak 11, 19:30ean, Iruñeko Herriko Tabernan
• Joanes Illarregi eta Ekain Alegre
• Josu Sanjurjo eta Iñigo Gorostarzu
• Mikel Lasarte eta Idoia Granizo
Datozen kanporaketak:
3. kanporaketa. Urriak 20, 20:30ean, Barañaingo Gaztetxean
• Amaia Elizagoien eta Xabat Illarregi
• Saioa Alkaiza eta Aitor Irastortza
• Saats Karasatorre eta Unai Artieda
Finala. Urriak 26, 19:30ean, Iruñeko Arrano Elkartean
Lehen kanporaketa irabazita finalean daude jada Alazne Untxalo eta Irati Majuelo. Hauen atzetik sailkatu ziren Patxi Castillo eta Egoitz Gorosterrazuk eta Iker Gorosterrazuk eta Ander Baiano bikoteak.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28