Beñat Iguaran gelditu da bigarren 2009-06-13

Unai Gaztelumendik irabazi du Plazatik Gaztetxera sariketa

Beraien atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Hodei Iruretagoiena, Ander Elortegi, Egoitz Alkorta eta Ekhi Erremundegi. Mutrikuko Gaztetxea bete egin da saioa entzuteko.
 Atzo jokatu zen Plazatik Gaztetxera sariketako finala. Mutrikuko Gaztetxean izan zen saioa, eta goraino bete zen. Finalaren lehenengo zatia bukatuta, honela gelditu zen epaileen sailkapena:

 Beñat Iguaran        289 puntu
 Unai Gaztelumendi    285,5 puntu
 Hodei Iruretagoiena  261,5 puntu
 Ander Elortegi       257 puntu
 Egoitz Alkorta       253,5 puntu
 Ekhi Erremundegi     245,5 puntu

 Gauzak horrela, epaileek aukeratutako bertsolariak (Beñat Iguaran) eta publikoak aukeratutakoak (Unai Gaztelumendi) buruz burukoa jokatu zuten. Buruz buruko honetan Unai Gaztelumendik lortu zituen puntu gehien, eta beretzat izan zen txapela. Beñat Iguaran gelditu zen bigarren.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu