Astelehenero 22:30etan ETB1en 2017-11-06

"Aulki-jokoa" saioaren bigarren atala gaur iluntzeko 22:30etan

"Aulki-jokoa" saioaren bigarren atala gaur iluntzeko 22:30etan
1997ko txapelketan Jexux Mari Irazuk gerrako zauriei abestutako bertsoak ekarriko ditugu gogora.
Maite Berriozabal gai-jartzailea izango du bidelagun gaur Edurne Azkaratek. Gainera, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango ditu protagonista atal berriak.

Pasa den astean abiatutako Aulki-jokoa saioaren bigarren atala eskainiko da gaur Euskal Telebistako lehen katean, 22:30etik aurrera.

Astez aste Txapelketa Nagusiaren bueltan lan egiten duten hainbat lagun ezagutuko ditugu Bertsoaren Andamioak atalean eta oraingoan Maite Berriozabal gai-jartzaile eta aurkezlearen begietatik ikusiko dugu txapelketa. Igor Elortzak 2001ean plazaratutako Gure lurrean hedatua da doinua landuko dugu Juantxo Zeberiorekin. Abeslari ezagun baten abestia moldatu zuen durangarrak bertsotarako doinu hau sortzeko. Eta atzerago joanda, 1997ko Txapelketan Jexux Mari Irazuk gerrako zauriei abestutako bertsoak ekarriko ditugu gogora, eta berak kontatuko digu bertso haien sortze-prozesua. 

Anaiak eta bertsolariak

Unai Gaztelumendi eta Beñat Gaztelumendi anaiak dira, eta txikitatik ibili dira bertsoaren bueltan. Harreman horiei buruz hitz egingo digute, bien artekoaz eta bertsolaritzarekin dutenaz. Eta nola ez, Andoni Egañak emango digu Irun eta Maule-Lextarreko saioetan gertatu denaren berri. 

Aulki-jokoa saioa astelehenean, gaueko 22:30ean ETB1en eta gerora baita Nahieran atarian ere.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza