Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017 2017-12-03

Aitor Sarriegi: Finalerako sailkatuta lasaitu handia hartu dut"

Iruñeko Anaitasuna kiroldegiak hartu zuen Txapelketako azken finalaurrekoa. Saioa amaitu ostean oholtza gainera igo ziren bertsolariekin hitz egin genuen. Kantuan aritu ziren Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Miren Amuriza, Alain Martin eta Oihana Iguaran.

Atzo jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017ko azken finalaurrekoa Iruñeko Anaitasuna kiroldegian. Aitor Sarriegi beasaindarra nagusitu zen. Irabazlearekin kantuan izan ziren Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Unai Agirre. Alaitz Rekondo aritu da aurkezle lenetan eta ia 3.000 bertsozalek jarraitu zuten saioa zuzenean. Miren Amurizak oholtza utzi egin behar izan zuen hainbat alditan zortziko nagusian sudurretik odola hasita. Hori dela eta Miren Amurizak ezin izan zituen saio osteko galderak erantzun.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza