Bertso Eguna 2018-01-31

Egun osoko ospakizuna Mungian

Egun osoko ospakizuna Mungian
Bertso Eguna ziklo berri batean murgildu zen larunbatean: ibiltari izateko bokazioz, Mungian izan zuen lehendabiziko geltokia. Mahai-ingurua goizean, bertso-bazkariak eguerdian eta jaialdia arratsaldean, edukiz oparoa izan da aurtengoa. Hemen dituzue eguneko bertsoaldi onenak.

 Iaz iragarri zen Bertso Eguna ziklo berri batean murgilduko zela. 47 ediziotan Donostian ospatu ondoren, urtebeteko etena izan zen 2017an. Eta itxura aldatuta itzuli da aurtengoan.

 Egun osoko festa Mungian

 Hiriburuetatik atera eta herriz herri ibiltzeko bokazioz itzuli da Bertso Eguna, ibiltari bilakatuta. Mungian izan zuen lehendabiziko geltokia larunbatean eta egun osoko egitarau oparoa izan zuen: goizean letragintzaz aritu ziren Jon Maia, Rafa Rueda eta Maria Rivero, Alaia Martin gidari hartuta.

 Behin goizeko mahai-ingurua bukatuta, aurtengo berrikuntza nagusietako bat iritsi zen: hiru bertso-bazkari aldi berean, hiru elkartetan. Arrakastatsua izan zen apustua, bete egin baitziren hiru elkarteak, bertsolarien ordubeteko saioak entzuteko. Sei bertsolari aritu ziren kantuan, binaka: Julio Soto eta Onintza Enbeita "Ehiza eta Arrantza" Elkartean; Jon Maia (Sustrai Colinaren ordez) eta Miren Amuriza "Anaitasuna" Elkartean eta Igor Elortza eta Jone Uria "Guri Zer" Elkartean.

 Eta eguna borobiltzeko, iluntzean jaialdia osatu zuten Amets Arzallus, Manex Agirre, Andoni Egaña (Sebastian Lizasoren ordez), Oihana Bartra eta Unai Iturriaga bertsolariek Alaitz Rekondok gidatuta. Saioan laguntzaile izan zituzten Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzerkilariak, Adrian Garcia de los Ojos musikaria eta Jon Martin bertsolaria.

 Bertsoaldi onenak sarean
Hiru bertso-bazkarietako bertsoaldi onenak sareko plazan daude ikusgai: Anaitasuna elkartea, Arrantza eta ehiza elkartea eta Guri zer? elkartea. Iluntzeko jaialdiko bertsoaldi hautaketa zabala ere ikusgai dago sareko plazan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin