Finala Itziarren izango da 2018-02-14
Gipuzkoako 38. Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ostiral honetan hasiko da, Zestoan. Bat-bateko atalean 27 bertsolarik hartuko dute parte eta txapelketak bost kanporaketa eta finala izango ditu. Idatzizko atalean ere hainbat saio egingo dira. Aurtengo aldaketa nagusia da finala otordu bueltako formatoan izango dela, ez Bertso Eskolen Egunarekin batean, azken urteetan legez. Itziarko Lastur auzoan izango da, azken urteotan bertso-eskolen barnetegia antolatu izan den leku berean. Eskolarteko txapelketa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatzen dute.
Ostiral honetan, Zestoan, Lau Iturri Elkartean izango da saioa afalondoan eta honako bertsolariok ariko dira kantuan: Imanol Albizu, Malen Elizasu, Maide Garmendia, Oihana Labiano, Iker Ormazabal eta Bittor Zubiagirre.
Beste kanporaketak
2018-02-23 Oñati
Joane Aldalur, Haizea Arana, Jon Azpiroz, Oier Ibarzabal, Iker Letamendia eta Aitor Tatiegi. 20:00etan, Larrain Gain Elkartean
2018-03-02 Orio
Uxue Alkorta, Josu Ibarguren, Igauri Lopetegi, Itziar Mendia eta Aimar Sorazu. 20:00etan, Aldapa Elkartean
2018-03-09 Ereñotzu
Oihana Arana, Kepa Galparsoro, Julene Iturbe Epelde, Aner Peritz eta Ekain Tolaretxipi. 20:00etan, Ur-mia elkartean.
2018-03-16 Anoeta
Xabier Agirre Bikuña, Maddi Aiestaran, Eider Iturralde, Hodei Munduate eta Araitz Sagarna. 20:00etan, Kuku elkartean.
Idatzizkoan, berriz, Lezon, Hernanin, Tolosan, Zumarragan, Arrasaten, Elgoibarren, Azpeitian eta Orion izango dira, martxoan zehar.
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10