Erniarraitz Gazte sariketa 2018-02-26

Eneko Araiztegi ere Erniarraitzeko finalera

Eneko Araiztegi ere Erniarraitzeko finalera
Atzo jokatu zen Errezilen bigarren kanporaketa. Eneko Araiztegi (229,5 puntu), Jon Gurrutxaga (225,5 puntu), Maider Arregi (225 puntu), Eli Pagola (215, 5 puntu), Eñaut Martikorena (213,5 puntu) eta Malen Amenabar (212,5 puntu).

Erniarraitz gazte sariketako bigarren kanporaketa jokatu zen atzo Errezilen. Eneko Araiztegi, Jon Gurrutxaga, Maider Arregi, Eli Pagola, Eñaut Martikorena eta Malen Amenabar aritu ziren kantuan, Jokin Urangak gaiak jarrita. Borondegi aretoa lepo bete zen bertsolari gazteen lana jarraitzeko. Lan puntuagarriak amaituta, epaileek Segurako bertsolaria jo zuten irabazle eta berak eskuratu du finalerako bigarren txartela. Aurreko astean Aratz Igartzabalek eskauratu zuen lehena. Honela gelditu zen puntuaketa: Eneko Araiztegi (229,5 puntu), Jon Gurrutxaga (225,5 puntu), Maider Arregi (225 puntu), Eli Pagola (215, 5 puntu), Eñaut Martikorena (213,5 puntu) eta Malen Amenabar (212,5 puntu).

 

Finalera, saioko irabazlea eta puntuazioz hiru
Eniarraitz sariketan hiru kanporaketako irabazleak eta hiru puntuaziorik onenak sartzen dira finalera. Hirutik bi kanporaketa jokatuta, honela dago sailkapena.

Aratz Igartzabal    (236,5 puntu)         zuzenean finalera
Eneko Araiztegi     (229,5 puntu)         zuzenean finalera
Joanes Illarregi     (235 puntu)
Jon Gurrutxaga     (225,5 puntu)
Maider Arregi        (225 puntu)
Txaber Altube       (222,5 puntu)
Maialen Akizu       (222,5 puntu)
Oier Etxeberria     (221 puntu)
Eli Pagola             (215, 5 puntu)
Eñaut Martikorena (213,5 puntu)
Malen Amenabar   (212,5 puntu)
Aitor Servier         (207,5 puntu)



Guztira, 18 bertsolari ari dira parte hartzen txapelketan. Lehen kanporaketa Azkoitian jokatu zuten joan den astean, eta saio hartan, Aratz Igarzabal izan zen irabazlea. Gaurko kanporaketa jokatuta, beste bat falta da jokatzeko; martxoaren 4an egingo dute, Zestoako kultur aretoan. Hiru kanporaketen irabazleak eta puntu gehien lortzen dituzten beste hiru bertsolari sailkatuko dira finalera.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu