Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2018-03-01
Arabako Bertso Kuadrilla artekoa azken geltokira iristeko zorian da. Larunbat honetan jokatuko da azken finalaurrekoa Errekaleor Bizirik eta Sumendi bete poto taldeen artean. Aramaioko Sastiñan izango da saioa, 19:00etan mokadutxoa eta 19:30etatik aurrera bertsoak.
Sumendi bete poto taldeko kideak dira: Peru de Pedro, Ainhoa Aizpurua, Beñat Garaio, Julen Martiartu, Gorka Guerra, Naroa Hernandez, Haizea Garcia de Urteaga, Maider Garai, Itziar Bigalondo, Garazi de Olano, Manex Garaio, Iñaki Viñaspre, Markel Saez de Ugarte, Ane Pedruzo, Mikel Neve, Jone Sagasta. Errekaleor bizirik taldekoak: Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Jagoba Apaolaza, Aitor Irastortza, Peio Ormazabal, Haizea Beruete, Jon Hidalgo, Ibai Maiza, Karla Berrojalbiz, Ander Solozabal, Ruben Sanchez.
Bi taldeek ondorengo ariketak egin beharko dituzte:
-Agur kolektiboa (ez da puntuagarria)
-A taldeko batek B taldeko batekin ofizioka zortziko nagusian hiruna bertso
-Aurrekoak atzekoei, A taldeko batek B taldeko hiruri eta alderantziz, gai emanda, aurrekoak 3 bertso eta atzekoek bertso bana
-B taldeko batek A taldeko batekin ofizioka zortziko txikian hiruna bertso.
-Hiru punturi erantzun zortziko txikian (B taldeko bertsolariak A taldeko bertsolariari eta alderantziz).
-Asmakizuna A taldeko 3 kideen artean, puntuka, A taldeko batek hitza jakingo du eta taldekideei erantzungo die 3 minututan. Ondoren B taldekoek ariketa berdina.
-B taldeko bik A taldeko biren kontra ofizioka, Iparragirre doinua taldekidearekin erdibana osatuz, gaia emanda audio formatuan.
-Gaia emanda, talde bereko hiru lagunen artean hiruna kopla musikaz lagunduta.
Finala Gasteizen izango da, martxoaren 17an.
Basarri Saria irabazi duen sorta da 2025-07-11
Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16
Atzo zendu zen Kuban 64 urte zituela 2025-06-13
Gaur aurkeztu dute Bilbon 2025-06-10