Euskal Herriko Bertsozale Elkartea 2018-03-12

Lehendakaritza taldean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartean

Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Xabi Igoa, Arrate Illaro eta Beñat Gaztelumendi izango dira talde berrian.

Zortziko talde batek hartu du Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakaritza ardura, Batzar Nagusiak hala erabakita: Eneritz Zabaleta, Igor Elortza, Josu Goikoetxea, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Xabi Igoa, Arrate Illaro eta Beñat Gaztelumendi izango dira talde berrian eta Aritz Zerainek jarraituko du koordinatzaile nagusi lanetan. Bertsozale Elkartearen esanetan,"bertsolaritzaren egungo aniztasunarekin bat etorri eta ikuspegi ugariko lehendakaritza modua eskaini asmoz, talde arduran erantzungo zaio aurrerantzean orain arte Iñaki Muruak eta Xabier Gaztelumendik betetako funtzioei. Hala, elkartean ohikoa den elkarlan eta ardurak banatzeko dinamikan, beste urrats bat da honakoa". Talde hau egungo zuzendaritzara batuko da eta sailetako arduradunekin, Lankuko zuzendariarekin eta lurraldeetako elkarteetako lehendakariekin batera gidatuko dute Bertsozale Elkartea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza