Mundu bat ahoz aho 2018-04-26
Bertsolariez gain, munduan zehar kultura askotako sortzaileak aritzen diren ahozko kantu inprobisatuan. Adierazpide ezberdinen testigantzak bildu eta elkarren arteko antzekotasun eta ezberdintasunak erakutsi asmoz egindako lana da "Mundu bat ahoz aho" dokumentala.
Zazpi herrialdetako inprobisatzaileak
Dokumentalean zazpi herrialdetako inprobisatzaileen testigantzak jasotzen dira: Galesko Karen Owen; Herrialde Katalanetako Mireia Mena; Kubako Yunet López; Kurdistango Zinar Ala; Mexikoko Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón eta Rebeca Limón; Sardiniako Simone Monni eta Euskal Herriko Maialen Lujanbio. Baina testigantzez gain dokumentalean Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finnegan adituen iritziak ere jaso dira.
Bihar iluntzean ikusgai
Dokumentala Mintzola Ahozko Lantegiak sortua eta Lanku Kultur Zerbitzuak ekoitzia da. Gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera ikusgai izango da Bertsoa.eus-en.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05