Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta 2018-05-02
2016ko udaberrian egitasmo berritzailea jarri zuen abian Arabako Bertsozale Elkarteak. Entzuleak eta bertsolariak elkarrengana hurbildu eta "Oholtzapetik" zikloa jarri zuen martxan: oholtzarik gabe aritu ziren bertsolariak kantuan, entzuleak epaile jarrita.
16 bertsolari kantuan
Aurten ere, bide horri jarraipena emanaz, "Oholtzapetik" ekimena antolatu du Arabako Bertsozale Elkarteak. Arabako 16 bertsolarik hartuko dute parte lau saiotan, eta saio bakoitzeko entzuleek bertsolari bat hautatuko dute. Hala, saio bakoitzetik sailkatutako lau bertsolariek ekimena borobilduko duen emanaldia egingo dute Murgian.
Egitaraua
Lau ostiraletan egingo dira saioak, iluntzeko 20:30ean. Hauek dira saioetan ariko diren bertsolari eta gai-jartzaileak:
-Maiatzaren 4an, Artziniegan:
Martin Abarrategi
Andere Arriolabengoa
Aroa Arrizubieta
Rikardo Gonzalez de Durana
Gai-jartzailea: Nieves del Alamo
-Maiatzaren 11n, Agurainen:
Manex Agirre
Paula Amilburu
Unai Anda
Asier Otamendi
Gai-jartzailea: Aitana Iradier
-Maiatzaren 18an, Laudion:
Xabi Antia
Izar Mendiguren
Oihane Perea
Felipe Zelaieta
Gai-jartzailea: Lierni Altuna
-Maiatzaren 25ean, Izarran:
Jagoba Apaolaza
Zigor Enbeita
Xabi Igoa
Markel Yoyer
Gai-jartzailea: Aintzane Irazusta
Azkeneko saioa ekainaren 1ean izango da, ostiralez, iluntzeko 20:30ean Murgian. Saio bakoitzeko bertsolari bozkatuenak ariko dira kantuan, Oier Suarez gai-jartzaile dutela.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24