Oholtzapetik egitasmoa 2018-05-08

Aroa Arrizubieta izan zen txalotuena Artziniegan

Aroa Arrizubieta izan zen txalotuena Artziniegan
Andere Arriolabengoa, Rikardo Gonzalez de Durana eta Martin Abarrategi izan zituen kantukide. Entzuleak izan ziren epaile, eta Aroa Arrizubietari eman zioten ekainaren 1ean Murgian kantatzeko aukera.

 Joan zen ostiralean abiatu zen Oholtzapetik ekimena Araban. Entzuleak epaile zituztela lau bertsolari aritu ziren kantuan Artziniegan: Martin Abarrategi, Aroa Arrizubieta, Rikardo Gonzalez de Durana eta Andere Arriolabengoa. Nieves del Alamo izan zuten gidari, eta Aroa Arrizubieta izan zen publikoak gehien txalotu zuen bertsolaria. Bera sailkatu zen, beraz, ekainaren 1ean Murgian egingo den saiora.

 16 bertsolari kantuan

 16 bertsolari ari dira Oholtzapetik ekimenean parte hartzen. Lau saio egingo dituzte lehendabiziko fasean, entzuleak epaile direla. Saio bakoitzeko bertsolari txalotuena ekainaren 1ean Murgian egingo den saiora sailkatuko da.

 Ostiral honetan Agurainen

 Ostiral honetan izango da bigarren saioa, Aguraingo Santa Maria plazako olbea inguruan, arratsaldeko 20:30ean hasita. Manex Agirre, Paula Amilburu, Unai Anda eta Asier Otamendi ariko dira kantuan, Aitana Iradier aurkezle dutela.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu