Oholtzapetik egitasmoa 2018-05-16

Unai Anda ere finalean ariko da

Unai Anda ere finalean ariko da
Joan zen ostiralean Manex Agirre, Paula Amilburu eta Asier Otamendirekin batera aritu zen kantuan. Ostiral honetan Laudion izango da hitzordua. Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta ariko dira kantuan.

 Jada bi saio jokatu dira "Oholtzapetik" egitasmoan. Entzuleak epaile direla, denera 16 bertsolari ariko dira kantari.

 Agurainen Unai Anda nagusi

 Joan zen ostiralean jokatu zen bigarren saioa, Aguraingo Santa Maria plazako arkupeetan. Aitana Iradier gidari zutela Manex Agirre, Paula Amilburu, Unai Anda eta Asier Otamendi aritu ziren bertsotan. Azkenean entzuleek Unai Anda aukeratu zuten ekainaren 1ean Murgian jokatuko den finalean aritzeko.

 Aste honetan Laudion

 Hirugarren saioa ostiral honetan bertan jokatuko da, Laudioko Aretako Kultur Etxe parean. Xabi Antia, Izar Mendiguren, Oihane Perea eta Felipe Zelaieta ariko dira bertsotan, Lierni Altunak gidatuta.

 Finala Murgian

 Hirugarren eta laugarren kanporaketak jokatu ondoren erabakiko da ze laukote ariko den azkeneko saioan. Oraingoz Aroa Arrizubieta eta Unai Anda daude sailkatuta. Finala ekainaren 1ean jokatuko da, iluntzeko 20:30ean, Murgiako Udaletxe plazan.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza