34. edizioa du aurten 2018-05-17

Bertsopaper sariketetan ospetsuenetako bat da Basarri Bertsopaper Saria. Zarauzko Udalak antolatutako lehiaketa honek 34. edizioa beteko du aurten.
Lanak bidaltzeko epea zabalik
Uztailaren 31ra arte zabalik egongo da bertso sortak bidaltzeko epea. Aurkeztutako sortek gutxienez zortzi bertso izan beharko dituzte, eta gaia librea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du nahi adina bertsopaper bidaltzeko. Irabazleak 1.500 euro eta txapela jasoko ditu eta bigarren geratzen denak 1.000 euro eta oroigarria.
Lanak posta arruntez bidali beharko dira honako helbide honetara:
Zarauzko Udala - Kultura Departamentua
Sanz Enea Kultur Etxea
Nafarroa kalea, 22
20800 Zarautz
Sari-banaketa irailean
Irabazlearen berri irailean emango du Zarauzko Udalak. Aurreko edizioetan Bertsolari Gazteentzako Lizardi Sariko finaleko ekitaldian banatu izan dira sariak.
Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza