Orixe Saria 2018-05-23
25 urtetik gorako bertsolariei zuzenduta dago Orixe Saria. Bi urtetik behingo maiztasunarekin antolatu izan da azken urteotan, baina iaz huts egin ondoren, aurten itzuliko da, 2015eko ediziotik hiru urte bete direnean.
Igandean Añorgan
Añorgan jokatuko da sariketa, igande honetan, bazkalostean. 13:30ean hasiko da bazkaria Jolas Etxean eta ondoren honako seikote hau ariko da kantuan:
Iñaki Zelaia
Nahikari Gabilondo
Unai Gaztelumendi
Eneko Lazkoz
Iratxe Ibarra
Manex Mujika
Añorgako bertso-eskolako kideak ariko dira gai-jartzaile lanetan eta Mikel Lersundi, Zigor Leunda eta Martin Aramendi izango dira epaile.
Izen ematea zabalik
Bazkaritarako izena emateko aukera dago jadanik, Jolas Etxean bertan.
Historia
Orixe Saria 1972an antolatu zen lehenengo aldiz Añorgako zenbait bertsozaleren ekimenez. Lehenengo ediziotik bigarrenera hiru urte pasa ziren arren, handik 1978ra arte urtero antolatu zen. Hemeretzi urtetako etenaren ondoren, 1997tik aurrera bi urtetik behingo maiztasunez antolatu izan da sariketa. Honako hauek izan dira irabazleak:
1972an Euxebio Igartzabal
1975ean Xabier Zeberio
1976an Juan Mari Narbaiza
1977an Jon Enbeita
1978an Luis Otamendi
1997an Arkaitz Goikoetxea
1999an Pablo Suberbiola
2001ean Ainhoa Agirreazaldegi
2003an Estitxu Eizagirre
2005ean Ekaitz Goikoetxea
2007an Unai Agirre
2009an Ibai Esoain
Lehenbiziko aldiz ospatu zen Eskukula bertso eskolak 2024-12-06
Gipuzkoako Bertsolari txapelketa 2024 - finala 2024-12-02
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14