Agenda 2018-08-10

Dozena erdi saio daude iragarrita astebururako

Dozena erdi saio daude iragarrita astebururako
Jaialdiak izango dira Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan eta Zarauzko Azken Portun; Libreko saioak egingo dituzte Berriatuako Asterrika auzoan eta Zumaian; bertso-pilota mistoa antolatu dute Ikaztegietan eta, azkenik, "Plaza Irrintzika" haurrentzako emanaldia izango da ikusgai Jataben.

 Asteburu honetan ere izango da bertsoez non gozatua.

 Jaialdiak Gernika-Lumon eta Zarautzen

 Gaur bertan bertso jaialdia izango da Gernika-Lumoko Lurgorri auzoan, iluntzeko 21:30ean. Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran eta Unai Iturriaga jardungo dira bertsotan, Zihara Enbeita gai-jartzaile dutela.

 Zarauzko Azken Portuko festetan, berriz, urteroko jaialdia egingo dute igande gaueko 22:00etan. Unai Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Aitor Urbieta jardungo dira kantuan.

 Libreko saioak Berriatuan eta Zumaian

 Berriatuako Asterrika auzoan, berriz, librean ariko dira gaur iluntzeko 19:30ean Miren Amuriza eta Igor Elortza.

 Zumaian balkoitik balkoira jardungo dira Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi gaur eguerdiko 12:00etan. Kofradiako balkoian hasiko dute saioa.

 Bertso-pilota Ikaztegietan

 Gaur bertan, arratsaldeko 18:30ean, bertso-pilota saio mistoa eskainiko dute Ikaztegietako frontoian. Bertan bertsotan jardungo dira Andoni Egaña eta Iratxe Ibarra.

 "Plaza Irrintzika" Jataben

 Azkenik, bihar haurrei zuzendutako "Plaza Irrintzika" emanaldi berezia izango da ikusgai Jatabeko plazan, arratsaldeko 18:00etan hasita.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra