Lizardi Saria 2018-09-10
Aitor Salegi zestoarra nagusitu da Lizardi Sarian Zarautzen. Ostiralean jokatu zen finala Zinema frontoian honako sei bertsolari hauek oholtzan zirela: Txaber Altube, Eli Pagola, Aratz Igartzabal, Aitor Salegi, Imanol Uria eta Imanol Irazustabarrena. Jon Zaldua aritu zen da aurkezle lanetan. Zinema frontoiak betekada ederra hartu zuen finala jarraitzeko.
Bigarren saria Eli Pagola hernaniarrak eskuratu zuen eta Imanol Irazustabarrena alegiarrak eraman zuen bertso onenaren saria, puntu erantzunean egindako lanagatik.
Aitor Salegi txapeldunak Igor Olabide bertso-eskolako kide zendu berriari eskaini zion txapela.

Bertsoak sarean
Lizardiko bertsoak sareko plazan izango dira egunean zehar.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza