Kulturgintza ereduari buruz hausnartzen du. Bere esanetan, ezin da masa-kulturgintza gutxietsi, baina gaitz batzuk sortzen ditu horrek. Herri-kulturgintzan legoke gakoa.
Igor Elortzak
iritzi artikulu bat idatzi du gaurko Berriarako. Kulturgintzari buruz hausnartzen du bertan. Berak uste du "gure gaur egungo egoeraz hausnartzen dugunean kulturgaietan lar zentratzen" garela; "ez dugu kultur eragileengan eta kulturgaien funtzioetan behar beste erreparatzen."
Masa-kulturgintza ez omen da gutxietsi behar, baina kontutan izanda "gaitz" batzuk sortzen dituela. Igor Elortzaren iritziz bi dira bete beharreko gakoak: batetik, "kulturaren eta politikaren arteko dialektikari zorrotz heldu behar genioke ahalik eta lasterren, integratzaile baina konplexu barik, eta, esatea beste izatea dagokigulakoan, hizkuntzartekotasuna landuz". Bestetik, "ilustrazioak ekarri dizkigun sailkapen zurrun eta sarritan klasistak ere gainditu behar genituzke behingoz, gainera, tradizioa eta modernotasuna ez baitira ezkontezinak, ezta kultura jasoa eta popularra ere, besteak beste."
"Nire ustez, utzi eta gutxietsi samar dugun herri-kulturgintzako lan jarraitu, itzaleko eta auzolanekoa da euskarazko kulturgintzak egun duen berme bakarra helburu kuantitatibo nahiz kualitatibo anbiziotsuagoei arrakastaz ekin ahal izateko."
"Kasualitatea ez den artean" Joan zen ostiralean "Ez da kasualitatea" izenburuko bertso-saioa izan zen Mutrikun. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:
Uxue Alberdi
Ainhoa Agirreazaldegi
Maddalen Arzallus
Estitxu Eizagirre
Unai Muñoa
Ixiar Eizagirre eta Egoitz Aizpuru aritu ziren gai-jartzaile lanetan. Bertso saio hari buruzko
kronika idatzi du Beñat Zamalloak Berrian.
Saioa berezia izan zen. Honela bukatu zuen Uxue Alberdik bere hasierako agurra: "Gaur, oso izan nahi dugu / ez tokatzen den partea. / Lau neska eta mutil bat / ez da kasualitatea / baina zinez nahi genuke / noizbait hala izatea".
Bertso-saioko unerik onenak ikusgai daude
Bertsoplazan.