Asteburuko bertso-agenda 2018-10-05

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa, Gernika-Lumon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketa, Gernika-Lumon
Lizeo antzokiak hartuko du larunbatean BBT-ko lehen kanporaketa. Horrez gain, lagun-artekoak, sariketak, jaialdiak, balkoitik-balkoirakoak eta plaza libreko saioak asteburuan. Informazio guztia sareko plazako agendan.

Urriak 5, ostiraleko bertso-agenda

Amezketan izango da bertsoaz gozatzeko asteburuko lehen aukera. Arratsaldeko 19:30etan Ugarte auzoan antolatu dute Agin Laburu eta Aitor Sarriegi-rekin lagun-arteko saioa. Bilbo-ko San Frantzisko auzoan ordu berean bertso-poteoa antolatu dute Malen Amenabar eta Xabat Galletebeitia-rekin.

Hernandorena bertsu-sariketako finala jokatuko da Hazparneko TTattola gaztetxean iluntzeko 21:00etan hasita. Oholtzara igoko dira Maialen Akizu, Asier Galarza, Txaber Altube, Jon Gurrutxaga, Eli Pagola eta Aitor Servier. Ordu berean Aramaion bertso-afaria izango da Amets Arzallus eta Jon Maia bertsolariekin. Eguneko bigarren bertso-afaria Ortuellan antolatu dute eta bertan Arkaitz Estiballes eta Maialen Lujanbio izango dira kantari.

Iluntzeko 22:00etan Anoetan, I. Pello Errota bertso sariketa-ko saioa izango da. Mikrofonoaren aurrean jarriko dira Eneritz Artetxe, Txomin Azpiroz, Oihana Bartra, Unai Gaztelumendi, Aimar Karrika eta Eneko Lazkoz. Gai-jartzaile lanal Imanol Artola "Felix"-ek egingo ditu.

Egunari amaiera Oñatiko jaietako jaialdiak emango dio. Iluntzeko 22:30etan hasita Egoitz Atxaga-ren gidaritzapean kantuan arituko dira Miren Artetxe, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze.

Urriak 6, larunbateko bertso-agenda

 Eguerdiko 13:00etan Dima-n ekingo dio larunbateko bertso-agendak. Indusiko San Presku jaietan librean kantuan arituko dira Etxahun Lekue eta Beñat Ugartetxea. Jarraian bi bertso-bazkari. Lehenengoa Tolosan eta bertsolariak Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia. Bigarrena Oiartzunen eta bertsolariak Amets Arzallus, Andoni Egaña, Ander Lizarralde eta Alaia Martin.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da Gernika-Lumoko Lizeo antzokian arratsaldeko 17:00etan hasita. Oholtzara igoko direnak Ion Barrocal, Julen Erezuma, Asier Galarza, Paule Ixiar Loizaga, Garikoitz Sarriugarte eta Imanol Uria. Gai-jartzaile lanak Maite Berriozabal-ek egingo ditu.

Sunbillan bertso-afari musikatua antolatu dute. Musika jotzen Beñat Antxustegi eta Eneko Sierra arituko dira, bertsotan Andoni Egaña, Alaia Martin eta Jon Maia eta  gai-jartzaile lanetan Haritz Casabal.

Larunbatari amaiera iluntzeko 22:00etan hasiko den Iurretako bertso jaialdiak emango dio. Kantuan izango dira Miren Amuriza, Amets Arzallus, Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanetan Unai Iturriaga arituko da.

Urriak 7, igandeko bertso-agenda

Bi saio berezi izango dira igandez, bata Sunbillan eta bestea Oñatin. Sunbillan bertso-afari musikatua antolatu dute Ilibeltzak elkartean. Iluntzeko 21:00etatik aurrera kantuan izango dira Andoni Egaña, Alaia Martin eta Jon Martin. Gai-jartzaile lanak Haritz Casabal-ek egingo ditu. Oñatin aldiz, balkoitik-balkoirako saio izango da kale zaharrean. Arratsaldeko 20:30etan hasita balkoi banatan kantari izango dira Agin Laburu eta Iker Zubeldia.

Albiste gehiago

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran