Gazte sariketak 2018-10-07

Eli Pagola hernaniarrak irabazi du aurtengo Hernandorena sariketa, Jon Gurrutxaga azpeitiarrarekin buruz burukoa jokatuta. Hiru kanporaketa jokatu ondoren, ostiralean izan zen finala Hazparnen, Ttattola gaztetxean, 60 lagunen beroan.
Finalean kantatu zuten halaber, Maialen Akizu, Txaber Altube, Aitor Servier eta Asier Galarza.
Bertsoa.eus sareko plaza ere Hernandorenako finalean izan zen eta astean zehar jarriko du bertso hautaketa zabala.
EHBT26 2026-10-10
Igotz Alkorta Irastortza
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza