Asteburuko bertso-agenda 2018-10-19
Ostirala, urriak 19
Taldekako Xilaba Bertsulari Xapelketa
Heletan, lehen faseko beste kanporaketa bat izango da arratsaldeko 19:00etan herriko gaztetxean. Dilindan eta Sasi bertsolariak taldeak arituko dira nor baino nor bertso-talo afari formatuan. Saran aldiz, bertso-saio formatuan izango da kanporaketa Ezkorbrutak eta Kosta ala kosta taldeen artean. Herriko Pleka Trinketean arratsaldeko 20:00etan hasita.
Udazkeneko zapi janztea, Zaldibian
Iluntzeko 21:00etan hasiko da, Zaldibidiko Ziburu elkartean, Udazkeneko zapi janztearen bigarren edizioa. Pasaden urtean Maialen Lujanbiok jantzi zuen zapia eta gaurkoan berarekin kantuan arituko dira Unai Iturriaga, Unai Agirre eta Maddalen Arzallus.
Kopla txapelketa, Aramaion
Aramaioko bertso-eskolak estrainekoz kopla txapelketa antolatu du herrian. Txapelketa berezia izango da, aramaiotarrek mugakide deitu dieten beste bertsolarien aurka jardungo dutelako. Kantuan arituko dira Martin Abarrategi, Haizea Arana, Andere Arriolabengoa, Txaber Altube, Aitor Ugarte, Ane Zuazubizkar, Maider Arregi, Jokin Labayen, Paula Amilburu, Aitor Esteban, Peru Abarrategi eta Martin Berrizbeitia. Arratsaldean bi finalerdi jokatuko dira bata 18:30etan Goiko tabernan eta bestea 19:30etan Sastiña plazaren aurrean. Iluntzeko 21:00etan jokatuko da finala Iturrieta sagardotegian.
Bestalde Durangon jaialdia izango da, Larrabetzun, Jauntsarats-en eta Iruñean lagun-arteko saioa eta Lazkaon plaza librea.
Larunbata, urriak 20
Arabako Bertsolari Txapelketa, Maeztun
Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketek Maeztun hasiko dira eta herriko udalbatzan izango da lehen kanporaketa arratsaldeko 17:30etan. Kantuan arituko dira Unai Anda, Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Unai Gomez, Izar Mendiguren eta Aitor Ugarte.
I. Pello Errota bertso sariketa
Asteasuko Iturri-ondo jatetxean I.Pello Errota bertso sariketako finalaz gozatzeko aukera izango da iluntzeko 21:00etatik aurrera. Kantuan izango dira Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi, Eneko Lazkoz eta Beñat Lizaso. Gai-jartzaile lanak Iker Iriarte-k egingo ditu.
"Ez da kasualitatea", Areatzan
"Ez da kasualitatea" bertso-saioa musikatua izango da eguerdiko 12:00etan Areatzan bertan. Kantuan arituko dira Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Oihana Iguaran.
Gainera, Aramaion bertso-bazkaria izango, Hernanin bertsolari eta raperoekin saio berezia eta Errenterian plaza-librea.
Igandea, urriak 21
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
Zornotzan izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa arratsaldeko 17:00etan hasita herriko aretoan. Kantuan arituko dira Txaber Altube, Ander Elortegi, Aitor Esteban, Unai Mendiburu, Ander Ucelay eta Inazio Vidal.
Xalbador eguna, Urepelen
Xalbador bertsolariaren omenez bertso jaialdia antolatu dute igande arratsaldean Urepelen. Kantuan arituko dira Xan Alkhat, Amets Arzallus, Juan Jose Eizmendi " LoidisaletxeII", Jose Luis Gorrotxategi eta Sebastian Lizaso.
Arabako Bertsolari Txapelketa, Izorian
Izorian Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da arratsaldeko 17:30etan zentro sozialean. Kantuan arituko dira Paula Amilburu, Irati Anda, Unai Bengoetxea, Mikel Martin, Asier Rubio eta Markel Yoyer.
Igandea eguerdian lagun-arteko bertso-saioa izango da Zerain-en. Kantuan izango dira Beñat Gaztelumendi eta Oihana Iguaran.
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-20
Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05