Asteburuko bertso-agenda 2018-11-09

Asteburuko bertso-agenda sareko plazan

Asteburuko bertso-agenda sareko plazan
Xilabako kanporaketa,bertxoko sariketa, bertsoaroa, lagun-arteko ugari, plaza-libreko saioak eta jaialdiak izango dira gaur hasi eta igandera bitartean. Sareko plazan aurkituko duzu informazio osatua.

Azaroak 9, ostirala

Baigorriko Manexenea elkartean izango da Taldekako Xilabako lehen faseko hurrengo kanporaketa. Bertso-afari formatuan izango da eta nor baino nor arituko dira Tirrit eta Dilindan taldeak arratsaldeko 20:00etan hasita.

Arratsaldeko 19:30etan Bertxoko sariketa izango da Zalduondon. Kantuan izango dira Aroa Arrizubieta, Beñat Cano, Aitor Najera eta Jon Ruiz de Pinedo.

Bilbon bertso jaialdiaz gozatzeko aukera izango da arratsaldeko 18:30etan Urkiola tabernan. Kantuan arituko dira Amaia Agirre, Saioa Alkaiza eta Maider Arregi. Gai-jartzaile lanak Maite Berriozabal-ek egingo ditu.

Iluntzeko 21:30etan Mallabiko Bertsolari Gazteen Txapelketa izango da Trabaku Goiko jatetxean. Kantuan izango dira Peru Abarrategi, Aitor Bizkarra, Haritz Mujika eta Mikel Tapia.

Gainera, lagun-arteko bertso-saioak izango dira Ituren, Zestoa, Getxo, Durana eta Orozko-n. Informazio guztia hemen.

Azaroak 10, larunbata

Iruñan "Petresku etzi ez esti" haurrentzako emanaldi berezia izango da 12:00etan eta 18:00etan Bertsoaroa ekimenaren programazioan. Eider Perez eta Eneko Arrate-k gidatuko dute emanaldia.

Bilboko Hika ateneoan bertso-bazkari ostean kantuan arituko dira Uxue Alberdi eta Jon Maia.

Larrean arratsaldeko 19:00etan bertso-saio antolatu dute Andere Arriolabengoa eta Izar Mendigurenekin.

Gainera bertsoaz gozateko aukera izango da Baiona, Orio, Gorriti eta Irun-en. Informazio guztia hemen.

Azaroak 11, igandea

San Martin auzoko jaiak ospatuko dituzte Ataun-en eta horretarako bertso jaialdia antolatu dute. Arratsaldeko 19:30etan hasita kantuan izango dira Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano. Gai-jartzaile lanak Amaia Agirre-k egingo ditu.

Santuak ez dira herri bakarrean ospatzen eta Errezil-en ere bertso jaialdia antolatu dute San Martin-etan. Arratsaldeko 17:30etan hasita kantuan arituko dira Andoni Egaña, Onintza Enbeita, Agin Laburu eta Alaia Martin. Gai-jartzaile lanak Nekane Zinkunegi-k egingo ditu.

Gainera bertsotan arituko dira Altzo, Aldatz, Kanpezu, Zarautz, Arrieta, Amezketa eta Zumarraga-ko plazetan. Informazio guztia hemen.

Albiste gehiago

Danele Sarriugarte - Señora Sariketaren balorazio elkarrizketa 2025-06-05

«Ikusi dugu bertsoa utzi zuten pertsona horiek bertsotan perfektamente egiten dutela»

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran