Lankuren eskutik 2018-12-04

Buruz buru: bertsolariak beste sortzaileek gaia jarrita

Lankuk bertsolariak eta beste kultur eremuetako sortzaileak elkarrizketan jarri ditu. Hauek gaia jarri eta bertsolariak erantzun, prosan. Hala, Joseba Sarrionandiak Igor Elortzari jarri dio gaia: "Zein egia dakar bertsolariak, egia-osteko sasoi honetan? Eta Igor Elorzak Begiak izeneko saiakerarekin erantzun dio.

Formula honi jarraiki, Onintza Enbeitak Maite Berriozabalen gaiari erantzun dio; Ruper Ordorikari Andoni Egañak; Uxue Alberdik Danele Sarriugarteren puntuari; Julio Sotok Gorka Arbizuri; Nerea Ibarzabalek Eneko Sagardoyri eta Manex Agirrek Illaski Serranori.

Zazpi liburuxka denera, Malen Amenabarrek egindako irudiz edertuak. Aurkezpenean adierazi zutenez bertsolariek gogoz eta gustura hartu dute sorkuntza lan modu hau.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-10

Xabat Illarregi, Gotaineko gorabeherei bertsoz bertso eutsiz

Igotz Alkorta Irastortza

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza