Asteburuko bertso-agenda 2018-12-07

Bertsolaritzarekin hainbat hitzordu asteburu honetan

Bertsolaritzarekin hainbat hitzordu asteburu honetan
Jaialdiak, sariketak, lagun-arteko saioak eta hitzaldiak guztiak bertsoa lagun. Asteburuan izango diren saioei buruzko informazio guztia sareko plazan.

Abenduak 7, ostirala

Mallabiako bertsolari gazteen txapelketako finala jokatuko da Herriko elkartean iluntzkeo 21:30etan. Aurretik poteo herrikoia antolatu dute 19:30etan hasita.

Arratsaldeko 19:00etan Donostiako Bulebarreko karpan V.Sagardo apurua, kata musikatuaz gozatzeko aukera izango da. Kantuan arituko dira Unai Agirre eta Aitor Mendiluze.

Abenduak 8, larunbata

Errenteriako Niessen kulturgunean Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso-paper lehikaeta izango da, eguerdiko 12:00etan.

Eguerdiko 14:00etan hasita Kortezubi-ko Txokoan bertso-bazkaria izango da. Kantuan arituko dira Ander Elortegi, Onintza Enbeita eta Ibai Amillategi.

Markina-Xemein-en urteroko ohiturari jarraituz Kontsezioko bertso jaialdia antolatu dute. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da saioa eta kantuan arituko dira Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Jon Maia. Gai-jartzaile lanak Saroi Rekondok egingo ditu.

Bertsolaritzak Durangoko Azokan ere izango du zer esana. Goizeko 11:00etan, areto nagusian, "Bertsozaletasunaren azterketa soziologikoa" mahai-ingurua izango da. Bertan hitza hartuko dute, besteak beste, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Harkaitz Zubiri eta Jone Miren Hernandez-ek.

Aniz eta Atallu-n bertso-afariak antolatu dituzte. Batean Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi arituko dira kantuan eta biestean Iñaki Apalategi eta Jon Martin. Afariak 21:00etan hasiko dira.

Abenduak 9, igandea

Arratsaldeko 17:00etan hasita XXIV. Xenpela sariko finala izango da Errenteriako Niessen kulturetxean.

Igantzi-n bertso-saioaz gozatzeko aukera izango da 17:30etatik aurrera Biltoki elkartean. Kantuan arituko dira Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.

Informazio gehiago Bdb.Bertsolaritzaren Datu Basean.